Nor gara

Prevenor

img

1999an sortua, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenean, PREVENOR erreferentziazko Kanpoko Prebentzio Zerbitzu bat da gaur egun euskal merkatuan; estatu mailan akreditatuta egonda, ekonomiaren, gizartearen eta administrazio publikoaren arloko hainbat eragilek aitortzen dute beraren balioa.

Gure ibilbide luzean zehar, neurri eta sektore guztietako milaka bezerok jarritako konfiantza lortu dugu (industria, eraikuntza, zerbitzuak…), eta denbora horretan PREVENORek beharrezkoa den esperientzia metatu du gure bezeroetako bakoitzaren beharrak indibidualizatzea ahalbidetzen digun espezializazioa lortzeko.

Indibidualizazio horren oinarria ekoizpen-prozesu bakoitzaren azterketa zehatza da; horrekin batera, kasu bakoitzari aplikatzekoa den araudia ere aztertzen dugu, eta baita proposatutako neurri zuzentzaile edo prebentiboen kostuaren minimizazioa ere.

Giza taldea

trabajor-prevenor PREVENORek profesionalez osatutako garrantzizko talde bat du gaur egun; profesional hauek zenbait espezialitate teknikotan daude titulatuta (ingeniaritza, laneko medikuntza, kimika eta zuzenbidea), eta guztiek Goi Mailako Teknikariak dira laneko arriskuen prebentzioaren alorrean. Talde administratibo eraginkor baten laguntzarekin, diziplina anitzeko bloke bat osatzen dute, oso ondo konpentsatuta dagoena kasu bakoitzak eskatzen dituen ezaugarri legal eta profesionalak eskaintzeko.

Garbi definitutako lan-metodologiari eta prestakuntza iraunkorreko politika egoki bati esker, PREVENORen talde teknikoak prebentzioaren espezialitateak (Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala, Ergonomia eta Laneko Medikuntza) eguneratu eta integratzen ditu bere bezeroen eguneroko zereginean.

Baliabideak eta instalazioak

Araudiak exijitzen dituen baliabide osagarriez gain, PREVENORek baditu bere eginkizuna eraginkortasunez betetzeko egokitzat jotzen dituen baliabide guztiak.

Baditu doitasun-tresnak arrisku higienikoak (zarata, hautsa, lurrunak, bibrazioak, estres termikoa…) edo ergonomikoak neurtzeko, eta baita miaketa mediko espezifikoak ere egiteko (audiometriak, espirometriak, elektrokardiogramak, ikusmenaren kontrola, eta abar.).

Zeregin horiek gauzatzeko, datuak biltzeko egindako lanaz gain, PREVENORek bulegoak eta gela medikoak ditu, propioak eta hitzartuak, euskal geografiako hainbat tokitan.

Kalitatea

selloacreditacionOCA 9001
UNE-EN-ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiriak eta merkatu lokalizatu baten ezagutza zabalak ematen duten bermearekin, PREVENORek aplikatzen duen metodologia bidea ematen die gure bezeroei laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia erraztasunez betetzeko. Izan ere, araudi hori nahitaez bete behar da, enpresaren tamaina edo jarduera zeinahi delarik ere.
:: Ikusi Prebentzioaren Kalitate Politika