IMQ Bienstar

IMQ Ondoizan IMQ Taldeak sortutako plataforma digital bat da, askotariko zerbitzuak eskaintzen dituena familiako eta laneko bizitza uztartzeko.

Bertan, honako hau aurkituko duzu:

  • zerbitzu sanitarioak (gure osasuna zaintzeko, hala nola odontologoak, azterketa medikoak, askotariko espezialitateak, eta abar).
  • zerbitzu soziosanitarioak (gure adineko pertsonak zaintzeko zerbitzuak eta/edo produktuak, hala nola janaria etxera eramatea, eguneko zentroak, zaintzaileak, ohe bereziak, eta abar).
  • Halaber, geure ongizaterako eta familia osoaren ongizaterako zerbitzuak aurkituko dituzu, ehunaka proposamenekin, alor hauetakoak: elikadura, kirola, moda, prezio sinestezineko bidaiak eta lehenengo markak, erakusten dizkizugun hauen modukoak, eta beste asko.

PREVENORen bezero diren enpresetako langileek eta haien zuzeneko senideek (gurasoak, neba-arrebak, seme-alabak) doako sarbidea dute plataforma honetara, eta bertan deskontu bereziak eskuratu ahal izango dituzte.

Plataformara sartzeko modua oso erraza da: egin ezazu klik behean erakusten dizugun irudiaren edozein aldetan eta horrek plataformara eramango zaitu; sartu ondoren, bertatik nabigatu ahal izango duzu eta bonu bat deskargatu ahal izango duzu beharrezkoa duzun zerbitzura eta/edo saltokira joateko, behar bezainbeste aldiz, egokitzat jotzen duzunean. Halaber, beraren webgunera sar zaitezke zuzenean, helbide honetan www.imqbienstar.es