Zerbitzuak

Kanpoko prebentzio zerbitzua

Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen arabera, derrigorrezkoa da zerbitzu hau kontratatzea.

Zerbitzu honen baitan, Osasun-zaintza eta Osasun Azterketak daude; baita gainontzeko espezialitateak ere: Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala, eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua.

Norentzat:

  • Edozein enpresa edo langile autonomo, edozein sektoretakoa, lanean langile bat edo gehiago duena.
  • Tailerrak, eraikuntza, bulegoak, biltegiratze-enpresak, garraiolariak, enpresa kimikoak, ostalaritza, denda eta saltokiak…

Exekuzio faseko segurtasun eta osasun koordinatzailea

Indarrean dagoen araudiak eskatu bezala, obran segurtasun eta osasun koordinatzailea jarri.

Lanen jarduera prebentiboa idatziz jasoko du, eta segurtasunean eta osasunean arduradun nagusia izango da, ezarritako betebeharrak betearaziz.

Norentzat:

Obra publiko zein pribatuko sustatzaileak:

  • Herri-administrazioak, eraikuntza-enpresak, etxejabeen elkarteak, lokalak, etxebizitzak, pisuak… egin edo berrituko dituzten ugazabak.
  • Haien artean daude urbanizazioak, etxebizitzak, parkeak, berritze-lanak, errepideak, herri-lanak…

Segurtasun eta osasun plana

Zerbitzuak Segurtasun eta Osasun plana egitea eskaintzen du, baita obran sartzeko nahitaezkoak diren betebehar administratiboak bideratzea ere (onarpen-akta, lantokia irekitzea, bisita liburua eta azpikontratazio liburua kudeatzea).

Norentzat:

  • Obra-sustatzaileak berak edo bere izenean besteren batek kontratatutako enpresak, azken hauek gero besteren bat azpikontratatu zein ez.
  • Kontratista orokor izan daitezke edo, obra gremioka egiten bada, lanbide jakinak (igeltseroak, argiketariak, iturginak, arotzak, enkofratzaileak, lur mugimentuak…).
  • Subkontratatuta dauden enpresek ez dute betebehar honen ardura izango.

Formakuntza

Eraikuntzako, Metalaren, Egurraren, Zeramikaren eta Beiraren Lan Fundazioak trebakuntza-entitate gisa homologatu du Prevenor.

Hitzarmen bakoitzak eskatzen duen trebakuntza emango dugu. Trebakuntza hori beharrezkoa izango da edozein obratan lan egiteko, enpresa kontratista gisa erregistratzeko, edota, besterik gabe, hitzarmenak betetzeko.

Norentzat:

  • Eraikuntza Sektoreko Hitzarmenaren pean dauden gremio guztiak (igeltseroak, lur-mugimentuak, enkofratzaileak eta abar).
  • Metalegintza Sektoreko Hitzarmen kolektiboaren pean egon, eta eraikuntza lanetan ari diren gremioak (argiketariak, iturginak, igogailuen instalatzaileak, arotzeria metalikoa, eta abar).
  • Zurgintzako Hitzarmen Kolektiboaren pean egon, eta eraikuntza lanetan ari diren gremioak (arotzak, altzari-hornitzaileak, eta abar).
  • Beiraren Hitzarmenaren pean egon, eta eraikuntza lanetan ari diren gremioak (beiragileak eta errotulatzaileak).

Premiazko jarduerak seguratasunaren arloan

Obra-lanetan hasteko, behar-beharrezkoak diren prebentzio izapideak kudeatzea:

  • Gaitasun Ziurtagiriak
  • Trebakuntza
  • Segurtasun eta Osasun Planak
  • Lantokia irekitzea, bisita liburua eta azpikontratazio liburua kudeatzea
  • Obra lanak seinaleztapena
  • REAn izena ematea
  • Prebentzio Errekurtsoa ezartzea
  • Eta abar

Norentzat:

  • Obran sartzeko, premiazko prebentzio eta administrazio betebeharrak dituzten enpresa eta langile autonomoak.

Osasun-azterketak

Miaketa medikoak egin beharko dira, langile bakoitzak betetzen duen lanpostuari dagozkion protokolo espezifikoak aplikatuz.

Proben ondorioz, Gaitasun Medikoko egiaztagiri indibidual bat emango da, langileari bere lanpostuaren berezko zereginak betetzea ahalbidetuz.

Laguntza teknikoa prebentzio baliabidea

Prebentzio-teknikariak une oro egongo dira behar den guneetan, eta jarduera guztien erregistro idatzi zehatza egingo dute.

Teknikariaren arduraldia aldez aurretik hitzartuko da enpresarekin.

Norentzat:

  • Eraikuntza-lanaldi osoan zein zati batean Prebentzio Errekurtsoa izango duten kontratistak.
  • Eraikuntza-lanetan, derrigorrezko zaintza lanetarako segurtasun eta osasun-langileak izango dituzten herri-administrazioak.
  • Eraikuntza-lan osoan zein zati batean, segurtasun eta osasun arloetan langile gaituak izan nahi dituzten zuzendaritza fakultatiboak edo obra-laguntzak.
  • Haien instalazioetan zein kanpo aldean, arrisku handiko lanak egin nahi dituzten enpresak.

Autobabeserako planak

Autobabes-Planaren txostena egin, eta berau Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean aurkeztu.

Izendatutako arduradunak trebatu, baita aldian behin simulazioak egin ere, Planak eraginkorrak izan daitezen.

Norentzat:

  • Arrisku egoerak sor ditzaketen jarduera publiko zein pribatuen titularrak.
  • Ikuskizunetarako toki publikoak, kirol eremuak, hotelak, ostatuak, zaharren egoitzak, industrialdeak, ikastetxeak, ospitaleak…

Merkantzia arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia

Indarrean dagoen legea betez, Merkantzia Arriskutsuen Garraiorako Segurtasun Aholkularia jarriko dugu enpresaren esku.

Norentzat:

  • Zamaketan ari diren enpresak (fabrikatu ohi dituzten produktuak, banatzen dituztenak, sortzen dituzten hondakinak…), hustuketan ari direnak (oro har, lehengaiak, erregaiak, garbiketa-produktuak…), edota merkantzia arriskutsuen garraioan ari direnak.

ENPRESA JARDUEREN KOORDINAZIOA (EJK)

Dokumentazioa egiaztatzeko zerbitzua, kudeaketarako CAE plataforma informatikoaren bitartez.

Lantokian sartu ahal izateko (kontratak, azpikontratak, autonomoak, etab.) aurkeztu behar diren agiriak biltzeko, egiaztatzeko eta balioztatzeko egin beharreko guztiak egin.

Norentzat:

  • Beste enpresa kontratista eta azpikontratista batzuetako langileak edo langile autonomoak hartuko dituen lantoki baten (edo bat baino gehiagoren) jabe den edozein enpresa edo administrazio (berdin dio zein sektoretakoa den).
  • Honakoak izan daitezke: eraikitzeko lanen esleipendunak, lantegiak, tailerrak, udalak, bulegoak, etab.

Beste Zerbitzu Batzuk

  • Atex txostenak
  • OHSAS ezartzea
  • Administrazioaren aurreko ekintzetan aritzea: Lan Ikuskaritzaren zitazioak, Epaiketak, Bilerak Osalanekin, eta abar.

Beste edozein zerbitzu behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.